Azpeitiko Gaztetxeak antolatutako Azpeitiye desegin musika zikloaren barruan, Musika eta politika mahai ingurua egin zuten atzo arratsaldean Gaztetxean, eta herritar ugari bertaratu zen saiora. Desgaraian musika taldeko Jon Gurrutxaga, Rodeo taldeko Ortzi Alberdi eta Bake Faltsua taldeko Mattin Korta eseri ziren mahaiaren bueltan, Gaizka Arrue musikari azpeitiarrak gitutako saioan, eta entzule gisa joandakoak ere izan zuten solasaldian parte hartzeko aukera.
Atzokoa Azpeitiye desegin zikloko azkenbigarren hitzordua izan zen, eta gaurkoa izango da azkena. 19:00etan hasita, kontzertu bana emango dute Arroite eta Ukabil musika taldeek, Gaztetxean. Biak herriko taldeak dira; Arroitek aurreneko kontzertua izango da gaurkoa, eta Ukabilek, hirugarrena. Dagoeneko gastatu dira sarrerak.