Udako ordutegiarekin hasiko da lanean Emakumeen Txokoa

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 19a, 09:21

Abuztura arte, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara irekiko ditu ateak. Hala ere, aholkularitza juridikoaren zerbitzuari ohiko ordutegian eutsiko diote, bi astean behin, ostegunetan.

Emakumeen Txokoak udako ordutegiarekin egingo du lan datozen asteetan, abuztura arte. Horrela, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita.

Hala ere, bi astean behin ostegun arratsaldez ematen duten aholkularitza juridikorako zerbitzuari berdin eutsiko diote udan ere, arduradunek jakinarazi dutenez. Zerbitzu hori behar dutenek, hori bai, aurrez hartu beharko dute hitzordua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide