Orkatz kultur elkartearen XVIII. urteurreneko ekitaldien barruan, Ruper Ordorika musikariaren kontzertua izan zen atzo, ostirala, Soreasu antzokian. Gozatu ederra hartu zuten bertaratu ziren herritarrek. Gaur izango dira urtemugaren harira antolatutako azken ekitaldiak: lehenik, Pala Txapelketa Mixtoko finala jokatuko dute, eta arratsaldean Iheskide punk-rock taldea izango da Soreasu antzokian, Tinko gurean disko berria aurkezten.
(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)