Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalera sailkatu da Azpeitia

Ihintza Elustondo 2021ko eka. 19a, 12:41

Azpeitiaren eta Astigarragaren arteko Herriartekoaren finalerdietako joaneko partida. (Urtzi Oteiza)

Astigarragaren aurkako finalerdiak irabazita, finalera sailkatu da Azpeitia. Oiartzunen aurka jokatuko du finala, ekainaren 26an, Idiazabalen.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietako itzulerako partidak jokatu ditu Azpeitiak gaur, Astigarragan. 2 eta 1 galdu dute gaurkoan Ilunpeko pilotariek, baina joaneko kanporaketan 2 eta 1 irabazi zuten, eta puntuen diferentzia kontuan izanda, aurrera egin dute azpeitiarrek.

Kadeteetan Labaka eta Egiguren aritu dira Azpeitiko ordezkari lanetan, eta 22 eta 7 gailendu dira. Jubeniletan Egiguren eta Elosegi lehiatu dira, eta 22 eta 13 galdu dute pilotariek. Seniorretan, berriz, Alberdi eta Murgiondo izan dira Ilunpeko ordezkariak, eta haiek ere ezin izan dute neurketa irabazki: 22 eta 17 galdu dute partida.

Horrenbestez, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalera sailkatu da Azpeitia. Datorren larunbatean, ekainaren 26an, jokatuko dute finala, Oiartzunen aurka, Idiazabalen, 16:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide