Ikasturtea amaitu dute zenbait ikaslek, eta beste hainbat azken txanpan sartu da dagoeneko. Udaren atarian, ikasturteko azken Herri Eskolak egin dituzte gaur goizean zehar Azpeitiko Gaztetxean, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta. Saioa 11:00etan hasi da, eta bertan "indarrean den hezkuntza sistemaren oinarriak nahiz funtzioak" izan dituzte aztergai. Horien inguruko azalpenak emateaz gain, hausnarketarako tartea ere hartu dute. Ikasturte berriarekin batera ekingo diote berriro Herri Eskolei IAko kideek.
(Argazkiak: Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak)