Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako azken hitzaldia izango da bihar, asteartea, Azoka Plaza gaineko aretoan. 18:30ean emango du Joseba Asironek solasaldia, ... 1521-1522. Inbasioa izenburupean. 1521eko Loiolako eta Noaingo gertakarien bosgarren mendeurrenaren harira antolatu ditu Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak hainbat hitzaldi, eta horietako azkena izango da biharkoa. Datorren asteko igandean, hilaren 27an, Loiolan gazteekin egingo duten mahai inguruarekin emango diote amaiera ekitaldi sortari.