Aurten ere ez da San Inazio festarik izango herrian, ez behintzat bere horretan. Hala ere, iazko etenaren ondotik, uztaileko azken astean, saninazioen berezko daten bueltan "Marea Arroxak antolatutako ekintzek egon beharko luketela" iritzita, bi urte eta gero batzar irekia egin zuen atzo Marea Arroxak (argazkian).
"Egoera ikusita zer gogo, zer baldintza egon daitezkeen eta zer egin daitekeen pentsatzen hasi" ziren atzoko batzarrean elkartutakoak, eta bigarren batzar bat deitzea erabaki dute. Datorren astelehenean, ekainaren 28an, izango da Marea Arroxaren bigarren batzar ireki hori, plazan, 21:00etan.