Igandean, ekainak 27, Xabier Leteren omenezko Loreak eta Zauriak ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Kontzertua ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 15:00etara arte izango dute horretarako aukera. Sarrerak posta elektroniko bidez bidaliko zaizkie irabazleei.
Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Uztarriak).