Hau da Oier Ibarguren, frenoikpe atalaren lehen bideoa. Bertan, 2021eko Tourraren bueltan izandako burutazio honen inguruko xehetasunak azaldu ditu txirrindulari azpeitiarrak. Era berean, Uztarriaren Pourran parte hartzera animatu ditu herritarrak.
Uztarriaren XXI. Pourra
Ekainaren 26an, zapatua, hasiko da 2021eko Frantziako Tourra, eta egun bereko 12:00etan amaituko da Uztarriaren XXI. Pourra egiteko epea. Etxe-Zuri, Korrale, Amaia, Sanagustin, Aisialdi, Da, Jim Clark, Zuar eta Bixker tabernetan nahiz Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan egin daitezke apustuak, baita Uztarriaren egoitzan ere.
Pourra, oso-osorik, web orri honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:
Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.
Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari eta talde bat aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditu sariak Uztarriak.