Azpeitia, Herriartekoaren finalean dena emateko pronto

Maialen Etxaniz eta Aitziber Arzallus 2021ko eka. 25a, 11:30

Bihar jokatuko du Azpeitiak Gipuzkoako Eskuzko Herriartekoaren finala Oiartzunen aurka, 16:30ean hasita, Idiazabalen. Finalerako prest dira Ilunpeko pilotariak, parean izango dute aurkariaren aurrean dena emateko pronto. Final handiaren atarian haiekin elkartu da Erlo Telebista. 

Dena prest dute Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Eskuzko Herriartekoaren finalerako. Bihar jokatuko dute final handia Oiartzunen aurka, Idiazabalen. Ezohiko txapelketa izan da aurtengoa, baina Ilunpekoak txukun egin dituzte beren lanak. eta aise irabazi zituzten Oñati nahiz Hernaniren aurkako partidak. Astigarragak eman zien lan gehien, baina azkenean Azpeitiak egin zuen aurrera txapelketan. Orain, oiartzuarrak izango dituzte parez pare finalean, eta haiek ez diote erraz jarriko azpeitiarrei. Txapelketa guztia ikuslerik gabe jokatu ostean, badirudi Ilunpekoek bihar izango dutela azpeitiarren babesa finalean. Azpeitiak biharko finala irabaziko balu, Herriartekoan eskuratutako zortzigarren txapela ekarriko luke herrira.

Bihar arratsaldean, 16:30etatik aurrera, zuzenean izango da ikusgai Azpeitia eta Oiartzunen aurkako partida Uztarrian eta Erlo Telebistan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide