Gaur arratsaldean Herriartekoaren finala zuzenean ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en eta Erlo Telebistan

Uztarria.eus 2021ko eka. 26a, 09:00

Gipuzkoako eskuzko Herriartekoaren finalean, Azpeitiak Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak gaur, 16:30ean hasita, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Webgune honetan eta Erlo Telebistan partidak zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Koldo Aldalur kazetaria eta Jon Alberdi pilotaria ariko dira esatari lanetan. 

Gaur arratsaldean hitzordu garrantzitsua dute Azpeitiko pilotariek. Gipuzkoako Herriartekoaren finala jokatuko dute Oiartzunen kontra, Idiazabalgo Igarondo frontoian, 16:30ean hasita. Hamabigarren Herriarteko finala izango da azpeitiarrentzat, eta irabazten badute, zortzigarrenez jantziko dute txapela. Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak zuzenean emango dituzte finaleko hiru partidak. Koldo Aldalur kazetaria eta Jon Alberdi pilotari profesionala ariko dira esatari lanetan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide