Uztarriaren zozketak

'Loreak eta zauriak' Xabier Leteri omenaldirako bi sarrera bikoitzek badituzte saridunak

Uztarria.eus 2021ko eka. 25a, 15:45

Igandean, ekainak 27, Xabier Leteren omenezko Loreak eta Zauriak ikuskizuna eskainiko dute Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Iñaki Odriozola eta Alaitz Ruiz bazkideak izan dira zozketaren irabazleak.

Uztarriak Xabier Leteren omenezko Loreak eta Zauriak ikuskizuna ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten Uztarriako bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Iñaki Odriozola eta Alaitz Ruiz izan dira. Leteri omenezko Loreak eta zauriak emanaldia ekainaren 27an, igandean, izango da, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita, eta Joserra Senperenak (pianoa), Xabier San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Beñat Gaztelumendik (bertsoak) eta Quico Pugesek (biolontxeloa) eskainiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide