Mathieu Van der Poeli begira zeuden begi guztiak. Bere lehen Tourra, omenaldi beroa bere aitona zenari, Raymond Poulidor Poupou maitea, eta maillot berezia estreinakoan. Baina ezin. Ezin Alaphilippe-ek dena hautsi duelako etapa bukaerako azken aldapako zati gogorrenean. Erasoa jo du eta bakarrik joan da. 20, 30 metro, asko jota, aldapa leundu denerako, baina nahikoa.
Atzean indar sobera gutxi zegoelako eta lana egiteko ere adostasun handirik ez. 5, 6, 8 segundo Frantziako printze berriarentzat. Nagusi, handikiro. Etapa eta maillot jaune-a soinean. Horia. Bere seme jaio berriari eskainia. Zortzi segundora Rog eta Pog, Roglic eta Pogacar. 10era Thomas. MDVP eta Van Aert out.
Erorikoak, eguneko beste notizia. Potoloena pankarta bat erakutsi nahi zuen artaburu batena. Tony Martinek ikusi ez, lurrera eta tropel erdia atzetik. Alaphillippe-ek 12 segundoko errenta. Bihar Mur de Bretagne ezaguna bitan. Horiari eutsiko dio. Sendotzen ez badu. Le Grand Julian.