Alaphilippe nagusi estreinakoan eta XXI. Pourra martxan

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 26a, 22:11

Poursuivant taldea da Uztarriaren XXI. Pourraren sailkapeneko lehen burua. Ondoko loturetan ikusgai daude lehen etaparen osteko sailkapen osoa eta sarien behin-behineko banaketa.

Hasi da 2021eko Frantziako Tourra eta martxan da Uztarriaren XXI. Pourra. Julien Alaphilippe da Tourreko lehen liderra, berak irabazi baitu lehendabiziko etapa, Brest eta Landerneau artekoa. Uztarriaren Pourran, berriz, Poursuivant taldeak hartu du sailkapenaren burua estreinako egunean. Ondoko loturetan ikusgai daude lehen etaparen osteko sailkapen osoa eta sarien behin-behineko banaketa.

252 apustu ditu XXI. Pourrak, inoiz baino gehiago. Pourraren gunean sartuta daude jada momentuko datu guztiak. Inork zerbait zuzentzeko ikusten badu, edo edozein zalantza argitzeko, azpeitia@ukt.eus helbidera idatz dezake, eta lehenbailehen saiatuko gara konpontzen.

XXI. Pourraren atal berezian joango da gehitzen Uztarria egunero aurtengo edizioarekin lotutako albisteak, eguneraketak eta ekarpen guztiak; tartean Oier Ibargurenen bideo kronikak (lehen etapakoa, bihar goizean), eta Andoni Urbistondok Aiurri.eus-erako egunero idatziko dituen kronikak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide