Ezohiko sanjuanak agurtu dituzte Urrestillan

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 27a, 09:06

San Juan bezperan sartu zuten lizarra bota zuten atzo, San Juan hirugarrenez, Urrestillan.

Ohiko festa egitarauarekin ezin izan dituzte ospatu sanjuanak urrestildarrek, bigarren urtez jarraian, COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta. Hala ere, aurten, San Juan arbolaren eta suaren bueltakoez gain beste ekitaldi bat antolatzeko moduan izan dira. Horrela, atzo arratsean Errietan taldearen kontzertua izan zuten plazan (argazkietan).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide