Oier Ibarguren, Elite mailan Gipuzkoako azpitxapeldun

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 27a, 09:25

Oier Ibarguren atzo irabazitako koparekin, Seguran. (Utzitakoa)

Caja Ruraleko txirrindulari azpeitiarrak "gustura" hartu du emaitza eta pozik da "aspaldiko partez kopa bat etxera" eraman ahal izan duelako, baina aitortu du ezustean iritsi zaiola azpitxapelketa.

Oier Ibarguren Elite mailako Gipuzkoako txapeldunordea da atzotik. Seguran jokatutako San Juan Sari Nagusian banatu zituzten 23 urtez azpikoen eta Elite mailetako Gipuzkoako txapelak, eta Ibarguren bigarren sailkatu zen Elite mailako gipuzkoarren artean, bere taldekide Mikel Mujikaren atzetik.

Caja Ruraleko txirrindulari azpeitiarrak "gustura" hartu du emaitza eta pozik da "aspaldiko partez kopa bat etxera" eraman ahal izan duelako, baina aitortu du ezustean iritsi zaiola azpitxapelketa: "Atsedenaldi batetik nentorrenez, ez neukan lasterketa lehiatzeko helburu handirik. Lanean jarri naute hasieratik, lan asko egin dut lasterketa osoan zehar, baina hala ere, bigarren gipuzkoarra izan naiz Elite mailan. Ez nuen espero, eta aldatu eta etxerako bidean jartzekotan nintzela jakin dut emaitzaren berri, podiumera joateko deitu didatenean".  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide