ISBk klubeko kamiseta eman dio Azpeitiko Udalari

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 28a, 08:30

Nagore Alkorta eta Jose Luis Zubizarreta. (Azpeitiko Udala)

Jose Luis Zubizarreta Iraurgi Saskibaloi Taldearen kirol zuzendariak aurtengo lorpenetan erabili duten elastikoa entregatu zion joan den ostiralean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateari, jokalari guztien sinadurarekin. Juaristi ISBko jokalariek kamiseta laranja erabili zuten kantxan Zilarrezko LEB Ligako Kopa irabazi zutenean eta Urrezko LEB Ligarako igoeran.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide