Uztarriak itsaskiz betetako otarrea zozkatu du bazkideen artean, Azpeitiak larunbatean jokatutako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaren harira. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta Iñigo barguren Alkizalete izan da Kontxi arraindegiak emandako otarrea irabazi duen bazkidea; argazkian, Ibarguren jasotako sariarekin.