Primerako emaitzak eskuratu dituzte Xeyeko gazteek Gipuzkoako Atletismo Txapelketaren bigarren jardunaldian

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 28a, 15:56

Xeyeko kideak Anoetan jokatutako txapelketan. (Jose Luis Azpiazu)

Urrezko domina bana eskuratu zuten Julen Azpiazu eta Naiara Tena azpeitiarrek, 20 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen mailan, hurrenez hurren. Azpiazuk, gainera, bere maila pertsonala hobetu zuen 1.500 metroko lasterketan.

Igaro berri den larunbatean, hilaren 26an, jokatu zuten Gipuzkoako Atletismo Txapelketaren bigarren jardunaldia Anoetan (Donostia, Gipuzkoa), eta beste behin lorpen txukunak eskuratu zituzten Azpeiti-Azkoitiko Xeye atletismo taldeko kirolariek. 
 
Julen Azpiazu azpeitiarrak 20 urtez azpikoen mailan urrezko domina lortu zuen; gainera, Xeyeko gazteak 1.500 metroko lasterketan bere marka pertsonala hobetu zuen. Hain zuzen, lau minutu eta zortzi segundoko denboran ezarri zuen marka berria Azpiazuk. 
 
Naiara Tena azpeitiarrak ere primerako lana egin zuen, eta 18 urtez azpikoen mailan urrezko domina lortu zuen 400 metroko lasterketan. Bingen Aranbarri azkoitiarrak, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen 18 urtez azpikoen 1.500 metroko lasterketan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide