Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa jokatuko du

Julene Frantzesena 2021ko eka. 29a, 09:40

Azpeitiko pilotariak eta ordezkariak Gipuzkoako txapela irabazi berritan.

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako talde bana saiatuko dira Euskal Herriko txapela lortzen. Nafarroa ez da ariko, han ez dutelako Herriarteko lehiarik jokatu. Oraindik ez dute zehaztu lehia zer formatutan eta noiz jokatuko duten.

Aurten egin egingo dute Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa, eta han izango da Azpeitia; izan ere, joan zen asteburuan irabazi zuen horretarako aukera eman dion txartela, Oiartzun mendean hartu eta Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazita.

Euskal Herriko lehia jokatu edo ez zalantzak izan dituzte haren antolatzaileek, baina azkenean, egitea erabaki dute. Dena den, hiru talde ariko dira nor baino nor, Nafarroan ez baita txapelketarik egin aurten ere. Horrenbestez, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako talde bana saiatuko dira Euskal Herriko txapela lortzen. Oraindik ez dute zehaztu lehia zer formatutan eta noiz jokatuko duten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide