Odola emateko aukera izango da gaur

Julene Frantzesena 2021ko eka. 30a, 07:55

Soreasuko pasabidean dago Parrokiako lokalerako sarrera.

Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Odola emateko hitzordua gaur bertan eskatu behar da 08:30etik 13:30era bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Ekaineko azken asteazkena izanik, odola emateko aukera izango da gaur herrian. Azken hilabeteetako moduan, Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua gaur bertan eskatu behar da 08:30etik 13:30era bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide