Aurrerantzean herriko hamabi saltokitan eskuratu ahal izango dira poltsa konpostagarriak

Julene Frantzesena 2021ko eka. 29a, 12:10

Poltsak eskura daitezkeen saltokien mapa. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Orain arte banaketa egiten zuten lau saltokiez gain, beste zortzi ere arduratuko dira egiteko horretaz. Norbanakoek poltsa txikien biribilki bat eskuratuko dute eskaera egiten duten aldi bakoitzeko. Aldiz, dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek gehienez lau biribilki jaso ahal izango dituzte. 

Ostegunetik aurrera herriko denda ugaritan eskuratu ahal izango dira poltsa konpostagarriak. Azken urteetan banaketaz arduratu diren lau saltokietan ez ezik, beste zortzitan ere jaso ahal izango dira poltsak. Honako hauek dira denda horiek: Aitzaki kirolak, Inar optika, Itzira kafetegia, Xiriako gozotegia, Jostaldi kirol denda, Tienda Azul, Farmazabal parafarmazia, Kiribil ekodenda, Bossi arropa denda, Elikagunea, Mugi kirolak eta Ilargi mertzeria.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, saltokien eskaintza zabalagoa izanik, herritarrentzat eta hondakin sortzaile handientzat "errazagoa" izango da poltsa konpostagarriak eskuratzea. Poltsak doan eskuratu daitezke etxeko helbidea jakinarazita. Norbanakoek poltsa txikien biribilki bat eskuratuko dute eskaera egiten duten aldi bakoitzeko. Aldiz, denden, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handik gehienez lau biribilki jaso ahal izango dituzte. Poltsa konpostagarriak janari hondarrak biltzeko soilik erabili behar direla gogorarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide