Zuzenean jarraitu ahal izango da 'Zaintza sistema birpentsatzen' mahai-ingurua

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 29a, 15:13

18:30ean hasiko da Zaintza sistema birpentsatzen mahai-ingurua Sanagustin kulturgunean Baigerak eta Azpeitiko Udalak antolatuta, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Internetez.

Azpeitiko Udalak eta Baigera jubilatuen elkarteak antolatuta, Zaintza sistema birpentsatzen mahai-ingurua izango da gaur, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Honako hauek izango dira hizlariak: Larraitz Arriola Aspaceko medikua, Axun Salaberria Errenteriako Jesusen Bihotzako erizain geriatrikoa, Ana Sarobe Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataformako kidea eta Lorea Larrañaga eta Saioa Elosegi COVID-19aren Liburu Zuriko kideak. Hona hemen mahai-inguruaren harira Uztarriak Lorea Larrañagari egindako elkarrizketa

Saioa zuzenean ikusi ahal izango da honako lotura honetan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide