Uztaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Malen Amenabarri elkarrizketa

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 29a, 18:30

Aste honetan bertan hasiko da Uztarria Komunikazio Taldea uztaileko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Bertan, askotariko edukiak landu ditu Uztarriak, eta elkarrizketa nagusian Malen Amenabar sortzaile eta Azpeitiko bizilagunaren bizipenak eta ibilbidea jaso ditu komunikazio taldeak. Amenabar Mailo Oiarzabal kazetariarekin aritu da solasean, eta honako hau uztaileko aldizkarian jasotakoaren printza txiki bat besterik ez da. 

Malen Amenabar (Larrabetzu, Bizkaia, 1994) larrabetzuarra da jaiotzez, baina Azpeitira errotuta dago betitik; gurasoak eta familia Azpeitikoak baititu. Gaur egun Azpeitian bizi da bera ere. Sortzailea da Amenabar, eta berari bertsolariaren etiketa jartzea kostatzen zaion arren, bertsolaria ere bada. Gaztea izanagatik ibilbide oparoa du sormenaren munduan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide