Cavendishen Tourreko 31. garaipena, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 29a, 18:10

Bigarren egunez jarraian esprintean erabaki da Frantziako Tourraren etapa eta Mark Cavendish beterano handia izan da azkarrena Fougereseko helmugan; gaurkoarekin, 31 garaipen lortu ditu Cavendishsek Tourrean. Eguneko ihesaldia helmugatik ehun metro eskasera irentsi du pelotoiak, eta Van der Poelek maillot horiari eutsi dio, biharko erlojuaren kontrakoaren bezperan.

Uztarriaren Pourrean gizon azkarren artean apustu gehienetan (197tan) agertzen den txirrindulariak, Caleb Ewanek, Tourra utzi behar izan du atzoko erorketaren ondorioz. Cavendishek urte askotan bete izan du Ewanen aurtengo rola Pourraren taldeetan, baina aurtengo edizioan hamalu apustutan bakarrik ageri da; horientzako albiste ona gaurkoa.

Gaurko laugarren etaparen ondoren Pourraren sailkapenean Patatas Fritas taldea jarri da lehen postuan. Honela geratu da, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide