'Iñigoren garaia, Azpeitia XVI. mendean' izenburupean, bisita gidatua izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 1a, 08:30

Udaletxeko arkupeetan jarri dute hitzordua 11:00etarako, eta hara joaten direnek bi ordu inguruko bisita gauzatuko dute Vicente Davilaren gidaritzapean. Igandean, berriz, Lasao eta Madalena auzoaren artean egingo dute bisita. Saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Martxan dira Iraurgi Berritzenen turismo sailak antolatutako bisita gidatuak, eta asteburuan beste bat izango da. Hain zuzen ere, zapatuan, Iñigoren garaia, Azpeitia XVI. mendean izenburupean eskainiko dute saioa. Udaletxeko arkupeetan jarri dute hitzordua 11:00etarako, eta hara joaten direnek bi ordu inguruko bisita gauzatuko dute Vicente Davilaren gidaritzapean. Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.

Igandean, berriz, Lasaotik Madalenako ospitalera, Iñigoren itzulera izenburupean egingo dute bisita. 10:00etan elkartuko dira parte-hartzaileak Madalena auzoko ospitalearen parean, eta handik Lasaora txangoa egingo dute. Hiru orduko iraupena izango du saioak, eta Vicente Davilak gidatuko du. Bisita hori gauzatzeko ere aurrez izena eman beharko da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide