Pandemia ondorengo lehen irteera egin dute San Martin egoitzako kideek

Mireia Galarza eta Julen Otaegi 2021ko eka. 30a, 15:56

Denbora luzez egoitzatik atera gabe egon ostean, gaur egin dute Azpeitiko San Martin egoitzako hainbat egoiliarrek beraien lehen irteera. Real Sociedad Fundazioaren Bizikletaz Adinik Ez proiektuaren barruan kokatuta dago ekimena, eta fundazioko kideen eta egoitzako hezitzaileen laguntzarekin, egokitutako bizikletetan egin dute ibilaldia Loiolaraino. Parte hartzaileek aitortu dutenez, "pozgarria" da horrelako ekintza bat egin ahal izatea, egoiliarrek azken urtebete inguruan bizitako ezohiko egoera kontuan hartuta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide