'Go!azen 8.0' telesaila grabatzen ari dira Esklabetan

Anartz Izagirre 2021ko eka. 30a, 17:47

Atzo, asteartea, hasi ziren telesailaren denboraldi berria grabatzen Gasteizen, eta gaur, asteazkena, Esklabetan egin dituzte beste hainbat grabaketa. Abuztuaren 20ra bitartean errodatuko dituzte atalak Azpeitian, Bergaran, Irunen eta Donostian.

Hasi dira dagoeneko gaztetxoentzako Go!azen telesailaren denboraldi berria grabatzen. Hain zuzen ere, atzo, asteartea, hasi zituzten grabaketak Gasteizen, eta gaur, asteazkena, Azpeitiko Esklabetan izan dira telesaileko aktoreak nahiz talde osoa. Grabaketek irauten zuten bitartean trafikoak hainbat aldaketa izan dira, batez ere goizean.

Guztira, hamar atal izango ditu Go!azen 8.0-k, eta Euskal Telebistan ikusi ahal izango dira. Arduradunek adierazi dutenez, abuztuaren 20a bitartean grabatuko dituzte denboraldi berriko atalen sekuentziak, eta Azpeitian ez ezik, Bergaran, Donostian eta Irunen ere egingo dituzte grabaketak. Aurten, gainera, hainbat aldaketa izango dira; esaterako, aktore eta pertsonaia berriak ikusi ahal izango dira pantailan, eta gai berriak ere uztartuko dituzte.

(Argazkiak: Eider Uribarri)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide