Udako ordutegia du Burdinbidearen Euskal Museoak

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 1a, 14:53

Asteartetik zapatura bitartean 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik, eta igandeetan eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara. Lurrun trenek Azpeitia eta Lasao artean hainbat joan-etorri egingo dituzte zapatuetan, igandeetan nahiz jaiegunetan.

Burdinbidearen Euskal Museoak udako ordutegia du dagoeneko. Asteartetik zapatura bitartean, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik. Aldiz, igandeetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara irekiko dute. Lurrun trenek Azpeitia eta Lasao artean hainbat joan-etorri egingo dituzte: zapatuetan 12:00etan eta 17:30ean; eta igandeetan nahiz jaiegunetan, 12:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide