Udalaren harrera, Inaziotar Bidea bizikletaz egin aurretik

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 2a, 10:30

Bi txirrindulariak eta Lizarralde zinegotzia atzo, Basazabal jauregiaren atarian. (Azpeitiko Udala)

ECCA irratiko bi kidek Inaziotar Bidea bizikletaz egingo dute. Helburu solidarioekin egingo dute Azpeitia eta Manresa arteko bidea sei egunetan, eta atzo ekin zioten erronkari. Agustin Lizarralde Turismo zinegotziak harrera egin zien haiei.

Ignatius 500 ignaziotar urtearen aitzakiapean, ECCA irratiko bi kidek Inaziotar Bidea bizikletaz egingo dute. Helburu solidarioekin egingo dute Azpeitia eta Manresa (Bartzelona, Katalunia) arteko bidea sei egunetan, eta atzo ekin zioten erronkari.

Azpeitia eta inguruak ezagutarazteko 0 etapa gauzatu zuten bi kideek atzo, eta Agustin Lizarralde Turismo zinegotziak harrera egin zien haiei. Zehazki, Basazabal jauregian elkartu ziren, eta Mikel San Juan tailugileak eginiko egurrezko oroigarri bat eman zien Lizarraldek, Manresara iristean hango udal ordezkariei emateko.

Irratiko bi kideek bi helbururekin egingo dute ibilbidea: COVID-19aren krisiak eragin dien pertsona zaurgarriei laguntzeko Jesusen Landiak martxan duen Seguimos kanpainarako dirua biltzea; eta Inaziotar Bidea bizikletan egiteko aukerari balioa eta Inaziotar Bideari oihartzuna ematea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide