Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte Txapelketa irabazi dute Ezkurra II.ak eta Ionek

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 4a, 10:44

Ion Etxeberria (eskuinean), Iruñerriko Erremonte Txapelketako partida batean. (Jai Berri Fundazioa)

Azpeitiarra eta bere bikotea fin aritu ziren partida osoan zehar, eta bigarren zatian norgehiagokari buelta eman eta irabaztea lortu zuten. 26-35 amaitu zen partida.

Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte Txapelketa jokatu zen atzo, zapatua, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Ezkurra II.a eta Ion Etxeberria erremontista azpeitiarra izan ziren finaleko garaileak. Norgehiagoka berdinduta egon zen hasiera partean, baina markagailua 21-21 izatera iritsi zenean Ionek eta bere bikoteak partidari buelta ematea lortu zuten, eta azkenean, 26-35 amaitu zen partida.

Txapelketa berezia izan zen; izan ere, Euskal Jai Berri fundazioak eta e-Remontek antolatutako pilota jaialdian lortutako dirua minibizia duten haurrei laguntzen dien Nafarroako ADANO elkartearentzat izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide