Abian da nazioarteko Global Training mugikortasun programaren edizio berria

Mireia Galarza Bastida 2021ko uzt. 4a, 12:11

Unibertsitateko edota Lanbide Heziketako goi-mailako ikasketak dituzten gazteei bideratuta dago ekimena, eta guztira, 75 beka eskainiko dituzte aurtengo edizioan.

Urtero bezala, abian da Global Training nazioarteko mugikortasun programa. Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eta Euskal Nazioarteko Agentziak antolatuta, nazioartean lan egiteko 75 beka eskainiko dituzte. 

Programa unibertsitateko edota Lanbide Heziketako goi-mailako ikasketak dituzten gazteei bideratuta dago. Gutxienez sei hilabetez, atzerriko enpresetan eta erakundeetan lan egiteko bekak dira, hilean 1.500 euroren truke. Uztailaren 16a arte eman daiteke izena, esteka honetan.

Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin harremanetan jartzeko aukera ere izango dute informazio gehiago nahi dutenek, 944-24 32 23 telefonora deituta edo garapen@garapen.net helbidera idatzita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide