Saskigintza ikastaroa egin dute hainbat herritarrek Ekoetxean

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 4a, 15:40

Gaur eguerdian egin dute ikastaroa, eta parte-hartzaileek gaztain egurra erabilita saski txiki bat egiteko aukera izan dute.

Azpeitiko Ekoetxeak antolatutako familia ekintzen barruan, saskigintza tailerra izan da gaur, igandea. Ekoetxean bertan izan da saioa, eta parte-hartzaileek gaztain egurra erabilita saski txiki bat egiteko aukera izango dute bertan. 8 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikastaroa izan da, eta lau txandatan banatuta egin dute osasun eta segurtasun neurriak bete ahal izateko.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide