Urolakoen Napar Zuzterrakeko kideak Getzen izan dira

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 5a, 10:00

Noaingo batailaren 500. urtemuga dela eta, hainbat lagun Getzen (Nafarroa) izan ziren atzo, igandea, eta han izan ziren Urolako Napar Zuzterrak taldeko hainbat kide ere. Joan zen asteburuan ziren egitekoak martxa, baina bertan behera utzi behar izan zuten Espainiako ultraeskuineko talde batek beste deialdi bat egin zuelako. 600 bat lagun elkartu ziren atzokoan, eta horiek denak oroitarrira joan ziren; han ekitaldia egin zuten, eta besteak beste, Manuel Agirretxe azpeitiarrak bertsoa abestu eta Joseba Asironek testua irakurri zuten. Ekitaldian, gainera independentziaren aldeko aldarria nagusitu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide