Jagoba Beobide futbol jokalariak Real Union taldean jarraituko du

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 5a, 11:04

Jagoba Beobide. (Argazkia: Pablo Pascual/Real Union)

2021-2022 denboraldia Irungo taldean egingo du azpeitiarrak. Urtebeterako akordioa sinatu du taldearekin, eta hori bukatzean, kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du.

Jagoba Beobide futbol jokalari azpeitiarrak Irungo Real Union futbol taldearekin zuen lotura luzatzea erabaki du. Beobide akordio batera iritsi da klubarekin, eta jokalari azpeitiarrak beste denboraldi baterako sinatu du Irungo futbol taldearekin. Gainera, 2021-2022 sasoia amaitzean, kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du.

Joan zen denboraldian 21 norgehiagoka jokatu zituen Beobidek Aitor Zulaika entrenatzaile azpeitiarrak zuzentzen duen taldearekin. Bigarren B Mailako II. multzoko A azpitaldeko lehen faseko hamasei partida jokatu zituen, lau neurketa Real Unionek RFEF Lehen Mailarako postua lortu zuen fasean eta bat Federazio Kopan. Mailaz igota, datorren denboraldian RFEF Lehen Mailan ariko da Irungo taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide