Uztailean eta abuztuko bigarren hamabostaldian udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 5a, 18:14

Azpeitiko Udal Liburutegiak udako ordutegia du dagoeneko, eta irailera bitartean arratsaldez itxita egongo da. Uztailean zehar nahiz abuztuko bigarren hamabostaldian, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara egongo da irekita liburutegia, eta larunbatetan itxita egongo da. Horrez gain, abuztuko lehen hamabostaldian ere itxita egongo da eraikina, eta ez dute zerbitzurik eskainiko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide