GUTUNA

Ez dago eskubiderik

Ane Bastarrika LarraƱaga 2021ko uzt. 6a, 09:47

Ane Bastarrika Larrañagak honako gutun hau bidali du Uztarriaren erredakziora, joan zen uztailaren 3an jazotako gertaera baten harira.

2021eko uztailaren 3a zen, larunbateko 21:30ak, gure lagun Serigne autobus geltokian ikusi nuenean. Asaldatuta zegoen, suminduta, kezkatuta, eta ez zen gutxiagorako.

Egun gogor bat izan ostean, barkatu, bizi modu ikaragarri gogor batetako beste egun neketsu bat pasatu ondoren, Zumarragara zihoan azken autobusaren zain zegoen Serigne puntual-puntual geltokian.

Autobusa iritsi zen, baina gidariak ez zion utzi Serigneri igotzen, bulto gehiegi zituela aitzakiatzat jarrita. Serignek ezin izan zuen, beraz, gau hartan bere Zumarragako etxera autobuses joan...

Gidaria jakinaren gainean zegoen hura azken autobusa zela, eta bazekien Serignek ez zuela beste modurik etxeratzeko, bazekien kale gorrian pasatu behar zuela gaua aurrean zuen beltzaranak.

Eta Serigneren aurpegi beltzaren ordez nire aurpegi europarra ikusi izan balu bera baino lau maleta gehiagorekin? Ez al zidan sartzen utziko? Edota Serigneren ordez, gaur egun ospetsua den bere herritar Sadio Mane Liverpooleko futbolaria izan balitz, ez al zion sartzen utziko? Denok dakigu erantzuna...

Ezin da onartu horrelako jarrera xenofoborik, arrazistarik ezta klasistarik, eta gutxiago herritarren zerbitzura dagoen La Guipuzcoanan; ez dago eskubiderik inori hori egiteko!

Ez naiz komunikabideetan idazteko ohitura duen pertsona bat, baina egoera honen aurrean ezin isilik geratu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide