Azpeitiko eta Azkoitiko parrokiak bisitatzeko aukera izango da uztailean eta abuztuan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 7a, 08:41

Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokiaren ataria.

Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia zabalik izango da astearte eta ostegun goizetan. Egun horietan, 12:00etan, bisita gidatua eskainiko dute, eta besteak beste, Bakardadearen kapera naiz Madalenako ospitalea ezagutzeko aukera izango da.

Aste honetan hasi eta abuztuaren bukaerara bitartean, Azpeitiko eta Azkoitiko elizetan hainbat bisita gidatu eskainiko ditu Iraurgi Berritzeneko Turismo Sailak. Hain zuzen ere, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokia zabalik izango da astearte eta ostegun goizetan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Egun horietan, 12:00etan, bisita gidatua eskainiko dute, eta besteak beste, San Inazioren bataio pontea, Bakardadearen kapera eta Madalenako ospitalea ezagutzeko aukera izango da.

Azkoitian ere eskainiko dituzte bisitak; han asteazken eta ostiral goizetan –11:00etatik 12:30era– izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokia ezagutzeko aukera. Horrez gain, baina, 12:00etan, Azkoitiko gune historikoak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Bestalde, uztaileko eta abuztuko astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan bi parrokiak nahiz Madalenako ospitalea bisitatzeko aukera izango dute aurrez erreserba egiten duten herritarrek –beranduenez, bezperan egin beharko da erreserba–, baina bisita gauzatu ahal izateko, gutxienez, bost laguneko taldea osatu beharko da. Erreserba oro Loiolako Turismo Bulegoan egin beharko da, 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera mezua idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide