Uztailaren 14ra aurreratu dute hil honetako odol ateraldia

Anartz Izagirre 2021ko uzt. 6a, 17:44

Uztailaren 28an ziren egitekoak, baina azkenean hilaren 14an izango da, Parrokiaren Soreasuko lokalean. Odola emateko hitzordua egunean bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Hilero bezala, uztailean ere odola emateko aukera izango da Azpeitian, eta hilaren 28tik 14ra aldatu dute hitzordua. Azken hilabeteetan egin duten moduan, Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da horretarako aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua egunean bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:30era bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide