Lehen atseden egunaren osteko etapak, aurtengo Tourraren hamargarrenak, espero zitekeen amaiera izan du. Esprintean erabaki da garaipena, eta lan horietan momentuz Mark Cavendish da nagusi aurtengo edizioan: hirugarren garaipena lortu du gaur britainiarrak Valenceko helmugan,
Albertville eta Valence arteko etapa osatuta, aldaketarik ez da izan Tourraren sailkapen nagusiaren postu nagusietan, eta gorabehera gutxi goiko postuetan Pourraren sailkapenean ere; Patatas Fritas taldeak jarraitzen du buruan. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.