Mendi Tourreko lehen filmak eskaini dituzte Soreasun

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 7a, 10:14

Iñaki Peña, Mikel Sarasola, Suku Maya eta Arantxa Gurrutxaga atzo Soreasu antzokian. (Iñaki Peña)

Atzo, asteartea, Mendi Film zinema jaialdiko hainbat lan ikusteko aukera izan zen Soreasu antzokian. Izan ere, atzo eta bihar artean, zazpi film eskainiko ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak, Mendi Tour-en baitan.

Atzo Charge 2, Aterpean ateri, L'Escalade libérée eta Mendian Hil, Urian Hil filmak ikusteko aukera izan zen, eta emanaldien ostean, solasaldia eskaini zuten Iñaki Peña eta Mikel Sarasola Mendian Hil, Urian Hil eta The Tears of Shiva filmen zuzendariek. Gainera, Mendian Hil, Urian Hil laneko bi protagonistak ere hartu zuten hitza; Arantxa Gurrutxagak eta Suku Mayak.

Bihar, osteguna, The Tears of Shiva, The Wurl eta Out of the Blue filmak ikusi ahal izango dira 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrerak honako lotura honetan eros daitezke sei euroren trukean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide