Azpeitiak Amurrio izango du aurkari Euskal Herriko Herriarteko Txapelketan

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 7a, 12:49

Ilunpeko eta udaleko ordezkariak Gipuzkoako finalaren ostean.

Hilaren 17an, larunbatez, izango da bi herri horien arteko norgehiagoka Zumarragako Beloki pilotalekuan, 11:00etan hasita, eta nagusitzen den taldea uztailaren 25eko, igandea, finalera sailkatuko da. Bigarren finalerdia Bizkaiko bi taldek jokatuko dute: Zeanurik eta Lezamak.

Pilota Federazioak kaleratu du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren egutegia, eta Azpeitiak Amurrio (Araba) izango du aurkari finalerdietan. Hilaren 17an, larunbatez, izango da bi herri horien arteko norgehiagoka Zumarragako Beloki pilotalekuan, 11:00etan hasita, eta nagusitzen den taldea uztailaren 25eko, igandea, finalera sailkatuko da –Zumarragan izango da, 11:00etan–.

Bigarren finalerdia hilaren 18an, igandea, jokatuko dute Zeanurik eta Lezamak. Partida horiek ere Zumarragan izango da, 11:00etatik aurrera. Bizkaiko bi talde ariko dira aurtengo Euskal Herriko lehian; izan ere, Nafarroako ordezkaritzarik ez da izango aurtengoan, han ez baitute Herriarteko Txapelketarik egin aurten ere.

Azpeitiak ekainaren 26an lortu zuen Euskal Herriko Txapelketarako txartela, Gipuzkoako lehia irabazita. Hain zuzen ere, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitiko taldea Oiartzunen kontra jokatutako finalean. Zortzigarrenez jantzi dute Azpeitiko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko lehiako txapela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide