Donostia Cup txapelketaren partidak jokatzen ari dira Garmendipen

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 7a, 18:51

Gaur arte, maila desberdinetako sailkapen faseko neurketak jokatu dituzte. Bihar, berriz, final zortzirenetako zazpi neurketa jarraitzeko aukera izango da belar artifizialezko zelaian.

Donosti Cup lagunarteko futbol txapelketa jokoan da, eta Azpeitia da txapelketaren egoitzetako bat. Hain zuzen ere, joan den astelehenetik egunero ari dira partidak jokatzen Garmendipeko belar artifizialezko zelaian. Gaur arte, maila desberdinetako sailkapen faseko neurketak jokatu dituzte. Bihar, berriz, final zortzirenetako zazpi neurketa jarraitzeko aukera izango da; 11:00etan hasiko da lehendabizikoa, eta 20:00etan azkena.

Gaur, beste batzuen artean, Lagun Onaken mutilen B15 mailako taldeak (2006an edo ondoren jaiotakoak) jokatu du Garmendipen; 2 eta 1 irabazi dio Azpeitiko taldeak Igeltegiri.

Argazkietan, Lagun Onakek arratsaldean eta Zestoak eguerdian Intxaurdiren kontra jokatu dituzten partiden une batzuk ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide