Ezust Duok kontzertua eskainiko du Basazabal jauregian datorren asteazkenean

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 8a, 08:32

Navas eta Arakistain, Ezust Duo.

Udako musika printzak izena jarri diote Ignacio Arakistain azpeitiarrak eta Garazi Navasek Peio Irigoienekin eta Maria Martinekin batera eskainiko duten saioari. Gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko Kulturazen webgunean.

Ignacio Arakistain azpeitiarraren eta Garazi Navasen Ezust Duoren musikaz gozatzeko aukera izango da datorren astean Azpeitian. Asteazkenean, uztailaren 14an, Basazabal jauregian eskainiko dute kontzertua, eta ez dira bakarrik ariko: Peio Irigoien txistulariak eta Maria Martin abeslariak ere parte hartuko dute Udako musika printzak izeneko emanaldian.

21:00etan hasiko da kontzertua Basazabal jauregian, eta bertara joan nahi dutenek dagoeneko eskura ditzakete gonbidapenak Kulturazen webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide