Enegarrenez, emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskaera isilaren bueltan elkartu dira herritarrak Azpeitiko plazan. Gaur, atzo Murchanten (Nafarroa) jazotako hilketa matxista salatu du hainbat azpeitiarrek. Emakumeon aurkako indarkeriarekin amaitu! zioen pankartaren atzean elkartu dira herritarrak, 19:00etan hasi den ekitaldian.
Euskal Herrian urtea hasi zenetik hil duten laugarren emakumea da Murchantekoa. Duela gutxi jakin denez, Donostian atxilotu dute arratsaldean haren ustezko hiltzailea.