Irailetik aurrera, arreta soziosanitarioari buruzko ikastaroa eskainiko du Azpeitiko Udalak, eta ikastaroan parte hartu nahi duten herritarrekin bildu dira erakundeko ordezkariak aste honetan, haiei formazioaren inguruko informazioa eskaintzeko eta oinarrizko froga egiteko.
Udalak azaldu duenez, ikastaroko plazak mugatuak dira, eta horregatik, eskualdeko biztanleek soilik izan dute aurten izena emateko aukera. Gainera, oinarrizko froga aintzat hartuta osatuko dute ikastarorako taldea; izan ere, aurten 60 lagunek eman dute izena.
Ez da udalak ikastaroa eskainiko duen lehen aldia; izan ere, arreta soziosanitario titulua lortu dute hainbat lagunek azken urteetan Azpeitian. Gainera, erakundeak azaldu duenez, datorren ikasturtea amaitzerako hurrengo ikastaroa hastea aurreikusten du.