Cavendishek Merckx berdindu duen egunean, Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 9a, 17:37

Aurtengo laugarren garaipena eta Tourrean bere 34.a lortu du gaur Carcasonan Mark Cavendishek. Horrenbestez, Eddy Merckxen garaipen kopurua berdindu du; biak dira orain Tourrean etapa gehien irabazitakoen zerrendaren buruan, baina Merckxek ez bezala, Cavendishek badu oraindik sailkapen horretan urrats bat aurrera egiteko aukera.

Tourraren sailkapen nagusiko goiko postuetan ez da aldaketarik izan gaurkoan, baina bai Pourraren sailkapenean: Semie eta Biyok taldea da orain buruan. Honela dago, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide