Ekain Ajerrista txirrindularia Ain Bugey Valromey Tour lasterketan lehiatuko da

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 10a, 13:18

Ekain Ajerrista Belleyn (Frantzia). (Utzitakoa)

Gaurtik hasita, hilaren 14ra arte arituko da Ain Bugey Valromey Tour lasterketan Ekain Ajerrista txirrindularia, Lagun Onak txirrindulari elkartearen Atracciones Sanz-Epi Kristaldegi taldekoa. Gipuzkoako Junior Selekzioarekin jokatuko du. Belleyko (Frantzia) lasterketaren 33. edizioa da aurtengoa.

Ekain Ajerrista Lagun Onak elkarteko txirrindularia Ain Bugey Valromey Tour lasterketaren 33. edizioan lehiatuko da. UCI MJ 2.1 mailako lasterketa da Belleyn (Frantzia) jokatuko duena. Gaur hasita, hilaren 14ra arte, asteazkena, iraungo du. Atracciones Sans-Epi Kristaldegia taldeko txirrindulariak Gipuzkoako Junior Selekzioarekin jokatuko du. Mundu mailako lasterketa onenetarikoa izanik, nazioarteko hainbat txapeldun ere bertan izango dira: alemaniarrak, estatubatuarrak, frantziarrak, finlandiarrak, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide