Istripua gertatu da 12:00 aldean, GI-2635 errepidean, Urrestillarako bidean. Auto bat bidetik atera eta irauli egin da. Bi pertsona zauritu dira ezbeharrean, eta Zumarragako Ospitalera eraman dituzte. Une honetan (12:30) errepidean jarraitzen du autoak, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.