Itsasi dantza taldeak Garenetik ikuskizuna eskaini zuen atzo, igandea, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Talde horretako kideek "oso gustura" hartu dute beste urte batez Azpeitia Dantzanen aritzeko proposamena, eta iazko udaberritik ospatu ezin izan diren "herriko festak" oinarrian dituen ikuskizun berria aurkeztu zuten atzokoan. Giro ederra sortu zen saioan.